[atzera
David Ausubel
David Ausubel
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eduki-taula ezkutatu
1 Biografia:
2 David Ausubelen ekarpenak:
3 Ikaskuntza esanguratsuaren abantailak:
4 Erreferentziak
5 Kanpoko Loturak
aldatu Biografia:
David Ausubel 1918an jaio zen, Estatu Batuetan, New Yorken. Psikologoa da, New York University ikasi zuen eta Jean Piageten jarraitzailea izan zen. Hezkuntza eta Psikologia mundura emandako ekarpen garrantzitsuena aurrerapen antolatzaileen hazkuntza izan zen (1960tik aurrera).
aldatu David Ausubelen ekarpenak:
70. hamarkadan, J.Brunerren proposamenak inportantzia hartzen hasi ziren. Hau da ikaskuntza aurkikuntzaren bidez ematen dela. Momentu artan eskoletan bilatzen zena zen, umeek bere hezagutza eratzea edukien aurkikuntzen bitartez. Baina Ausubelek esan zuena hurrengoa izan zen , ikaskuntza aurkikuntzaren bidez ez dela erakusketa irakaskuntzaren aurkakoa bezala aurkeztu behar, bere ustez azken honek bestea bezain egokia izan daiteke, ezaugarri batzuk kontutan hartzen ba ditugu. Era honetan, Ausubelek adierazten du, ikaskuntza eskolarra harrera edo aurkikuntzaren bidez eman daitekeela, estrategia moduan erabilita eta azkenean bi eratan ikaskuntza esanguratsu bat lortzen dela. Ikaskuntza esanguratsuaren arabera, ezagutza berriak ikasleen estruktura kognitiboan erantsi egiten dira betirako. Hau lortzen da, ikasleak erlazionatzen dituenean ezagutza berriak, aurretiaz jabetu dituenekin, hau da “sare ” edo “mapa kontzeptual” bat moduan organizatzen dutelako, baina aldi berean nahita ezkoa da ikasleak interesatuta egon dezala erakusten ari zaiona ikastera. Interakzio honetan, bi prozesu psikologiko parte hartzen dute aldi berean; ezagutza berrien asimilazioa (+ desestabilizazioa) eta gero egokiera. Era honetan hezagutza garatzen dute, interakzionatzen dutelako objektu fisiko zein sozialekin, eta honela estruktura kognitiboetara pasatzen dira eta barneratzen dira.
aldatu Ikaskuntza esanguratsuaren abantailak:
Ikaskuntza mota honekin informazioa errazago barneratzen da eta ez da hain erraz ahazten. Era esanguratsuan lortutako edukiak, laguntzen du asko hurrengo edukiak lortzeko estruktura kognitiboan argi daudelako. Informazio berria aurrekoarekin erlazionatzean, luzarorako memorian gordetzen da. Ikaskuntza aktiboa denez, ikasleen ekintzen eta barnerapenen menpean dago. Eta azkenik, ikaskuntza pertsonala denez ere, ikasle bakoitzak dauzkan errekurtso kognitiboen menpean geratzen da.
aldatu Erreferentziak
Ausubel, D.P. (1960). The use of advance organizers in the learning and retention of meaningful verbal material. Journal of Educational Psychology, 51, 267-272.
Ausubel, D. (1963). The Psychology of Meaningful Verbal Learning. New York: Grune & Stratton.
Ausubel, D. (1978). In defense of advance organizers: A reply to the critics. Review of Educational Research, 48, 251-257.
Ausubel, D., Novak, J., & Hanesian, H. (1978). Educational Psychology: A Cognitive View (2nd Ed.). New York: Holt, Rinehart & Winston.
aldatu Kanpoko Loturak
Ausubel Homepage
Advance Organizers
Subsumption Theory (D. Ausubel)
"http://eu.wikipedia.org/wiki/David_Ausubel"(e)tik eskuratuta
Kategoria: Psikologo Estatu Batuarrak
Agnosia digitala eta agrafia
Garuna goitik begiratuz gero, aurrealdetik atzealdera banaketa bat dagoela argi eta garbi antzeman dezakegu: bi hemisferio ditugu, materia zurizko arku batek hertsiki loturik.
Era ezberdinetan ikertzaileek zati horietako bakoitzak berezitasun batzuk dituela deskubritu dute. Ezkerreko hemisferioak gorputzaren eskuineko aldearekin harremanetan dago (normalean),eskuineko hemisferioa aldiz gorputzaren ezkerraldearekin. Ezker hemisferioak du mintzaira eta matematika nahiz logika sistemen ardura nagusia. Eskuineko hemisferioak zerikusi handiagoa du orientazio espazialarekin.
Gerstmann-en sindromea, gaixotasun arraroa da, garun lesio batek sortua. 4 sintoma barne hartzen dituena: agnosia digitala, agrafia, akalkulia eta ezker-eskuin orientazio eza. Oraingoan, hala ere, lehenengo bietan zentratuko gara.
AGNOSIA DIGITALA
Bi urte bete aurretik, umeek, kopurua ezagutu ez arren, esku nahiz oinetan behatzak dituztela badakite. Batetik bostera eta bostetik hamarrerako zenbakien ezagutza hatzen ezagutzarekin batera garatzen da. 4 urtetik aurrera zenbatzeko, gehitzeko eta kenketak egiteko erabiltzen dira.
Agnosia digital hitza Gerstmannek sortu zuen 1924ean norberaren eskuko hatzak nahiz beste batenak identifikatzeko gaitasun eza izendatzeko.
Gerstmannek agnosia digitalaren lehenengo deskribapena egin zuenean, lotura parieto-okzipitalean kokatu zuen lesioaren kausa. Era berean, Hecaen-ek buruturiko ikerkuntzetan baieztatu zuen ezker hemisferioa mindurik duten pazienteen %20ek dutela agnosia digitala, eskuin hemisferioa mindurik dutenen artean aldiz %3a da agnosia digitala duena. Hala ere, alterazio afasia edo dementzia testuinguruan ere sarritan agertzen da eta egoera hau ezin dugu akats kognoszitibo zehatz bezala hartu.
Hecaenek horrela deskribatzen du agnosia digitalaren adierazpen klinikoa:” agnosia digitalak ezaugarri du hatzak, izendatzeko eta aukeratzeko gaitasun eza. pazienteak, era berean, bere hatzak mugitzeko zailtasuna aurkezten du, erratu egiten da, nahasten ditu, ez da gai esploratzaileak ukitutako hatza errekonozitzeko; gainerako agindu guztiak zehaztasunez eta arin betetzen dituelarik; halako pazienteak gai dira orratz bat albainutzeko edo pianoa jotzeko. Aipatzekoa da erdialdeko hatzen akatsak ugariagoak direla. Hasieran, pazienteak ez du bere gaitasun eza ezagutzen eta zuzentzeko esfortzurik ez du egiten; azken hau, hala ere, ez da kasu guztietan gertatzen.”
AGRAFIA
Agrafia hitza grezieratik dator. “A” aurrizkiak (a= gabe) eta agrafia-k (agrafia=idatzi) osatzen dute. Idazteko zailtasuna duenari egiten dio erreferentzia. Idatzizko adierazpena antolatzeko gaitasun eza ezaugarri duen gaitza da (erabat motoreak diren arazoak at utzita, zeinak logikoki, idazketan ere eragina duten). Idatzizko komunikazioa eragozten du eta aipatzekoa da ez duela zerikusirik gaitasun mental eta eskola aurrekariekin. Sarri gaitz afasikoekin batera agertzen da eta berezkoa edo jasotakoa izan daiteke.
Haurrek zailtasun gehiago dute idazten ikasteko orduan gaixotasunaren aurretik erabiltzen zituen kontrako zentro psikomotoreak sortu beharko baitira. Idazketaren berreziketaren bidez, idazteko ekintzan zehar martxan egon behar duten mekanismo moto-kinestesiko eta mentalen ereduak berriro ere finkatu behar dira.
Ezartzen diren teknikei dagokienez, kontuan hartzekoa da eskuineko eskua erabiltzeko paziente askoren ezintasuna pairatzen duten hemiplegiaren ondorioz.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.